domingo, enero 20, 2008

Agenda de la semana

Urtarrilak 22, asteartea: Euskadi Irratiko solasaldi politikoa, Imanol Muruarekin batera (9:00)
22 de enero, martes: Tertulia política del programa Ganbara de Radio Euskadi, junto a Ana Garbati, Iñaki Iriondo y José Félix Azurmendi (22.30)
23 de enero, miércoles: Tertulia del programa Hoy por Hoy de la Cadena Ser, presentado por Carles Francino, junto a Margarita Sáenz-Díez y Enrique Gil Calvo (8.30)
24 de enero, jueves: Tertulia política del programa Ganbara de Radio Euskadi, junto a Julio Ibarra y Alberto Surio. El editor, Dani Álvarez, entrevista al ministro de Justicia, Mariano Fernández Bermejo.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Deian argitaratuko ez dutenez, hemen utzi nahi dizut atzoko Deiari buruzko bi komentario.

1) 22-24. orrialdeetan Wall Street Journalen argitaratutakoaren inguruko diasporaren inguruko azterketa.

2) 18-19. orrialdeetan "El Globo que no se desinfla" artikulua. Bertan Deiako kazetariak "Un repaso histórico" izenburupean Espainiako kazetaritzaren ibilbide laburra egiten du 1.903 eta 1.941. urteen artean. Bertan ez da aipatzen ez euskarazko prentsa ezta prentsa abertzalerik.

Hau irakurrita zalantzak sortzen zaizkit ea Deia irakurtzen ote nengoen ala Diario Montañés ari zen XX. mendeko kazetaritzaren azterketa laburra egiten. Euzkadi, Eguna, El Día... ez dira existitzen Deiako kazetari batek egindako laburpen historiko batean. "El Globok" ez zituelako saltzen ote da? Erreketeen egunkaria da Deia?

Wall Streetaren artikuluaren inguruan sekulako zalaparta sortu da, baina euskarak baditu oraindik hainbat muga, tartean gure buruek eta komunikabideek ezartzen dizkiotenak. Eta askoz bortitzagoak dira hauek WSJ-k sor ditzakeenak baino.

Gero, 28. orrialdean irakurtzen badugu "Martínez, quinto jesuita nombrado obispo", pentsa liteke Arrupez gain beste 4 euskal herritar izan direla gotzai eta josulagun, baina hara nondik pixkat aurrerago "Martínez Camino, es el quinto español, miembro de la Compañía de Jesús, que ha sido nombrado obispo". Kontxo, kontxo, hortaz Martínez Camino eta Deiaren irakurlegoa herrikideak gara...

Badakit zu ez zarela albiste hauen arduradun, baina hemen doakizu nire kexa, dagokionari esan diezaiozun (nahi baduzu, noski).

Mila esker.