miércoles, febrero 20, 2008

Notas al margen

Sorprende, cuando menos, que quienes se desgañitan en Euskadi negando que haya democracia ensalcen los "logros" de la dictadura cubana cuando Fidel Castro anuncia su marcha. Se niegan a asumir que están fuera del juego político no por ser independentistas, hay otros que también lo son e incluso gobiernan, sino por compartir estrategia con una banda terrorista, a la que llevan apoyando sin disimulo desde hace tres décadas, a pesar de lo cual han podido actuar en la legalidad desde 1978 hasta 2003. No ven democracia donde, a pesar de las imperfecciones, existe un pluralismo político casi endiablado y cantan las alabanzas de un sistema de partido único. ¿Será ése el "socialismo" que quieren implantar en Euskadi?     

1 comentario:

Anónimo dijo...

De Arabatik.La ocurrencia es de E.Gorospe "Biturie"

Fidel, lagun

Urteen joanean erabakiak hartu behar izaten dira. Boterea uztera zoaz, Fidel. Fidel Castro. Diktadoreek ez dute ohitura hori. Behar bada ez zara diktadore tipikoa. Agian ez zara diktadorea. Duela hainbat urte lauzpabost bidaia egin nituen Ameriketako hainbat herritara: Kuba, Estatu Batuak, Brasil, México, Dominika. Kubak harritu eta erakarri ninduen gehien. Ulertezina egiten zitzaidan –eta egiten zait- zutaz eta Kubako agintariez esaten direnak. Europearrok gabezia hori dugu: mundu guztia aztertzen dugu gure logika politiko eta sozialetik. Horren arabera Kuban ez dago demokraziarik eta Dominikan bai. ¿Zer dago korapilo horren atzean?




Nik ez dut komunismorako joerarik. Txinan alderdi bakarra dago: Alderdi Komunista. Txinako agintariek ez dute lehia politikorik onartzen. Hala ere, inor gutxik erasoko ditu arrazoi hori dela-eta. Errealismo politikoak behartzen dituzte herrialde demokratikoak isiltasunera Txinaren aurrean, eta kritika politiko latzera Kubaz ari direnean. Ez dago orekarik. Gizarteko arlo anitzetan guztiz goian dagoen herri bat (Kuba) diktadura da, eta noiz edo noiz hauteskundeak egin baina gizarte guztiz atzeratuak (asko esan liteke hitz horretaz) demokraziak dira (Dominika).

Fidel, badakit mundu mailako kontuetan on edo txar zarela, ez zirkunstanzia politokoengatik, baizik eta kuestio geopolitkco eta geoestrategikoengatik. Kubari Estatu Batuen ondo-ondoan egotea egokitu zaio, eta hor ez dago lekurik inprobisazio eta formula ausartetarako, ez bada yankien onarpenarekin. Argi dago, egon, beste era bateko erregimen totalitario bat sortu izan bazenu Kuban ez litzatekeela hainbesteko zalapartarik izango. Baina gaur egun, oraindik, komunista izatea deabrua izatea da Kuban, ez Txinan.

Kuba eta kubatarrek, dagoeneko, prest daude beste sistema batean bizitzeko. Zuk Fidel, eta zure Alderdi Komunistak, aurrerapen nabarmenak eta mundu guztiak onartuak ekarri dizkiozue herriari. Herritarrak ondo hezita, jantzita eta prestatuta daude transiziorako. Hori da orain tokatzen den jokaldia: sistema irekiagoa eta parte hartzaileagoa eraikitzea. Ez duzue lan erraza izango. Hor dituzue amerikanoak zerutik zelatan, milaka trastorekin. Lehen aukera aprobetxatuko dute islan hankak jarri eta garbigailu, kotxe eta “askatasunaren xarma” ekonomikoa saltzeko. Nik kontu handia izango nuke.