martes, octubre 14, 2008

75 años de Gabriel Aresti

Hoy se cumplen 75 años del nacimiento de uno de los más grandes poetas en lengua vasca, Gabriel Aresti. Creció y se educó en Bilbao sin saber euskera, pero lo aprendió con posterioridad. Renovó la poesía en este idioma, tomando como camino el realismo social. Hubo quien le criticó con dureza por no utilizar lo que consideraban un euskera puro, sin erderismos, pero también en eso demostró Aresti ser un hombre sin miedos, sin complejos, renovando tanto la forma como el fondo de la poesía en euskera. "Nire aitaren etxea" es uno de sus poemas más simbólicos, dotado de profundo significado y enorme fuerza.

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Armak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

(Defenderé
la casa de mi padre.
Contra los lobos,
contra la sequía,
contra la usura,
contra la justicia,
defenderé
la casa
de mi padre.
Perderé
los ganados,
los huertos,
los pinares;
perderé
los intereses,
las rentas,
los dividendos,
pero defenderé la casa de mi padre.
Me quitarán las armas
y con las manos defenderé
la casa de mi padre;
me cortarán las manos
y con los brazos defenderé
la casa de mi padre;
me dejarán
sin brazos,
sin hombros
y sin pechos,
y con el alma defenderé
la casa de mi padre.
Me moriré,
se perderá mi alma,
se perderá mi prole,
pero la casa de mi padre
seguirá
en pie).


1 comentario:

XABIER INTZA dijo...

Zutik dirau aitaren etxea onezkero?,zein da aitaren etxea?,non dago?,izanez gero,defenditu behar dugu?edo gure txikitasuna onartuz,ondar pilotxo baten modura aizeak mundutik zehar disolbatzen utzi behar dugu gure "aurreratasuna" azalduz?zergatik diraute "defendatzaile" batzuk etxe barrutik oinarriak suntsitzen?beren etxea eta nerea bera al da?zergatik "disolbatzaile ikasiak,bidaiatuak,aurrerakoiak" ez digute argi eta garbi hitz egiten eta etxea ez,orubea inporta zaile esaten?zergatik batzuk diote aitaren etxea ez duela batere garrantzirik,kontu atzerakoiak direla horiek,beren aitaren etxea ejerzitoekin defendatzen duten bitartean?.
Kezka dut ez dugun galdu edo galtzen ari garen arima,ez gauden lehiotik,aitaren etxearen lehiotik, zapi txuriak ikusteko arrisku bizian edota onezkero ez ote dan nire aitaren etxea,etxe berri bat hura zegoen lekuan eraikitakoa.Horrela ez bada jada,denon artean berritu daigun,zintzotasunez,maitasunez,aurrera begira baino harri zaharrak mantenduz GURE aitaren etxea.Agurrak eta ondo izan.