miércoles, octubre 08, 2008

Gotzon Garate hil da

Neurri handi batean, euskarak aurrera egin badu, belaunaldi guztietan bere alde bizitza osoan lan egin dutenei esker izan da. Horietakoa zen Gotzon Garate idazle eta irakasle hil berria. Diktaduraren ostean, 70. eta 80. hamarkaden mugan, giro gogorrean eta zailtasun ugariren artean, ume koskorrak ginela ikastolan ikasten genuenok, biziki estimatu genuen bere lana. "Elizondoko eskutitzak" eta "Goizuetako ezkongaiak" nobela beltzak oso lagungarri izan zitzaizkigun euskaraz irakurtzeko eta gure adinerako aproposak ziren erreferente literarioak izateko. Ia ez zegoen euskarazko libururik, are gutxiago gaztetxoentzat interesgarri izan zitezkeenak, eta Gotzon Garatek gabezia hori betetzen laguntzeko bere ekarpena egin zuen, eta ez nolanahikoa. Deustuko Unibertsitatean euskal filologia irakasten has zitezen ere, bera izan zen aitzindari. Guzti horrekin batera, ezin ahaztu atsotitzak biltzeko egindako lan ikaragarria edo, beste maila batean, marxismoaz egindako hausnarketak. Euskararen unibertsotik beti esker onez aipatu beharko da Garateren izena. Kultura handiko gizona, mundua gizakiaren neurritik ikusten zuena, jakinmin mugagabeak sortarazten duen grinak bultzatzen zuena. Humanista eta gizon paregabea, hitz gutxitan. Euskarak eta euskaradunok beti gogoan izateko modukoa.  

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Zelako oroitzapenak!,"Elizondoko eskutitzak".Oker ez banabil "Ion Bidart" detektibea ez zan ba protagonista bat?,30 urte inguruko kontuk dira hauek eta titulu hori irakurri dudanean burura etorri zaizkit ikastolako urte haiek,gogoratu det,baita ere,beste liburu bat,"On egiñaren obaria" Ugarte'tar Martinena eta liburu hau,gainera,eskutarten dut oraintxe bertan nire "liburutegian" azaldu bait da ,ez horrela "Elizondoko eskutitzak" naiz eta bi liburu hauek garai berdiñekoak izan(garai beran irakurri nituela Ikastolan esan nahi det).
Gotzon Garate eta hainbat eta hainbat garai hartako gurasoen ilusioa,indarra eta,nola ez,guzti hauen Euskerarekiko bihotz bihotzeko maitasuna gauzatu zuen garai beltz haietan Euskararen berpizte lehen pausoak.Kontraste gogorra "Vasquismo"ra jaio berri diren lotsagabe batzuekin,asteazkenean "kalaka" ikusi genuenok,manipulazio,gezur eta gorrotoz betetako hitz hutsez gain,López eta bere mundua zer bilatzen (eta lortu) zuen argi ikusi genuen;Euskaltzaleekin ARGAZKIA,nazkagarria "manifiestoren" hitzez hitza eta nazkagarria PSOEren estrategia.Agurrak eta ondo izan.

XABIER INTZA dijo...

BERRIZ ERE,ANONIMOA NI NAIZ.BARKATU.